HAURRAK / NIÑ@S (10-12)
Irakaslea: Arkaitz Gartziandia
Kaixo!
Ariketa 3
* Aurreko astehetakoak beherago
Ariketak
1. ARIKETA
Ikusi bi laburmetrai hauek.
GAIA: Arrazakeria eta desberdin izatea
1. Purl | Pixar SparkShorts ( Euskarazko subtituluak jartzeko aukera YOUTUBEN)
2. CGI 3D Animated Short Film "SWING OF CHANGE" Musical Animation by ESMA
Erantzun beharreko galderak:
1. Zeintzuk dira protagonistak?
2. Nola sentitzen dira?
3. Zer uste dugu kontatu nahi izan duela laburmetraiaren zuzendariak?
2. ARIKETA
Guraso zein lagunekin egiteko aukera. Lehenik Inside Out filma ikusi (Del Reves, gazteleraz).
NOIZ? Martxoak 24 arratsaldeko 17:00etatik ohera sartu arte egiteko ariketa da.
ZEINTZUK? Ikasleak eta zergatik ez, guraso, anai arreba eta aiton amonak, etxean zaudeten guztiak.
ZER? Inside Out filmeak, agerira ekartzen ditu gure EMOZIOAK. Gure emoziak gordetzen
iaioak gara gizakiok. Ariketa honen bidez, gure emozio POZTASUNA, HASERREA, ATSEKABEA,
BELDURRA eta TRISTURAz aktiboki kontzietzia hartzea izango litzateke.
NOLA? Partaideak ezin izango dute hitza erabili Martxoak 24 arratsaldeko 17:00etatik lotara joan arte.
Etxean egiten diren aktibidadeak berdin berdin egingo ditugu, baina, gure barrenak entzungo ditugu eta gure gorputzarekin azaleratuko dugu gure emozioak.
Goazen adibide batekin:
Aitatxo sukaldea garbitzen dago eta Irene sukaldera sartzen da, Irene ATSEKABETUTA dago ezin duelako parkera bere lagunekin jetsi, kovid 19 kalean baitago. Orduan, Irenek aitari atsekabetuta dagoela esan beharrean bere gorputzarekin adieraziko dio aitari atsekabetuta dagoela.
Ireneren atsekabetasun horrek agian Aitarengan TRISTURA eragingo du eta Irenerengana joango da bere alaba besarkatzera.
Esan bezala gure eztarriari ere jai emango diogu arratsalde honetan, beraz, zerbait berezi eskatu behar baldin behar badiogu guraso zein anai arrebari GURE GORPUTZAREKIN egingo dugu edota mimikaren bitartez egingo dugu.
SENTIMENDUAK VS EMOZIOAK
Amodioa adibidez ez da emozio bat, amodioa sentimendu bat da. Aldiz, gure lagun bat asko maitatu dezakegu baina berarekin eztabaida gogor bat izan ondoren, lau emozio sortu daitezke tristura, haserrea , beldurra eta atsekabea.
Sentimenduaren eta emozioaren alderik handiena da, sentimendua denboran luze jotzen duela aldiz emozioa denboran motzagoa dela, hori bai, sentimendua baino intentsidade handiagoa duena.
EGIN BEHARRAK
Laburmetraiak ikusi eta galderei erantzun.
Emozioe ariketa egin.
Hautazkoak:
Daukagun egoera ikusita ez dakigu noiz bueltatuko garen antzerkira beraz,
proposatzen dizuet. Emozioen ariketa egiten ari zareten bitartean bideotxo bat
grabatzea, ariketa nola egiten duzuen ikusteko eta gero nahi izan ezkero niri bidaltzea.
Agian, antzerkia egiteko aukera ez baldin badugu, muntaketa txiki bat egin dezakegu,
eta gero, antzerki emanaldi egunean denok ikusi ditzakegu.
Edozein antzerkitxo ere etxean sortzen baduzue, grabatzea ederra izango litzateke niri
bidaltzeko eta ikusi ahal izateko.
Bideoak bidaltzeko: arkaitzgb@gmail.com.
Edozein zalantza edo galdera baduzue ere idatzi lasai korreora.