top of page

SORKUNTZA / CREACIÓN

Irakaslea: Ainara Gurrutxaga

Kaixo!

Zer moduz denak? Martxoaren 19 asteazkena da gaur. Pare bat etxeko lan proposatzen dizkizuet. Martxoaren 25ean, 19.00etan TXAT bat egingo dugu denek elkarrekin eta izandako ideiak partekatuko ditugu, bale? Besarkada bat denoi!

19 de marzo, miércoles. Os propongo un par de ejercicios para hacer en casa. El 25 de Marzo a las 19.00 haremos un CHAT en directo para contrastar ideas, vale? Un abrazo!

TRAGEDIA ETA STORYTELLING GARAIKIDEAK

Ariketak:

Hemen ikasleek egindakoaren emaitza. Zorionak!

Bigarren lauhileko honetan Tragedia eta Storytelling garaikideak landuko ditugu. Horretarako proposatutako ariketak hauetxek

1. ARIKETA:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

POEMA BAT IDATZI (Edo gustuko duzuen bat ekarri). Tragedia greziarrean KORUAren figura lantzeko erabiliko dugu. Egungo gizarteko gai bati buruzkoa,  sentimendu handiak plazaratzen dituena da egokiena.  Aholkuak: Saiatu irudiak iradokitzen testuan. Era berean, testuaren barne erritmoan ere arreta jarri.  Helburua testuari gorputza eta mugimendua ematea izango da.

Material gehigarria. Greziar antzerkiari buruzko dokumental hauek. Barka, soilik ingelesez daude.

2. ARIKETA

Pentsatu interesgarria egiten zaizuen pertsonaia baten biografian. Izan daiteke norbait ezaguna edo zuen inguruko norbait. 

Material gehigarria. Kurt Vonnegut idazlearen hitzaldi umoretsua. Istorio baten parte nagusiak biltzen dituen bideotxoa ere hemen. 

ETA AMAITZEKO, GOMENDIO BAT:

Peeping tom dantza-antzerki konpainiak bere lanak osorik online jarri berri ditu. Aukera paregabea da lan eder hauez gozatzeko :)

bottom of page