Irakasleak
Profesores
Arkaitz Gartziandia

Zurriola Antzerki-Eskolan eta Donostiako Taller de Artes Escénicas eskolan hartu du formakuntza. Antzerkian Pikor Teatro eta La Baldufa konpainian egin du lan eta Goenkale Telesailean eta Gorka Merchánen La casa de mi padre eta Diego Fandosen Cosmos filmetan lan egin du ere. 2009. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat jaso zuen, Londoneko London International School of Performing Arts (LISPA) eskolan bi urte egiteko.
Gaur egun, Badia eskolako antzerki irakaslea da eta Borobil konpainiaren Alibaba obran Alibabaren papera egiten du. 2012tik irakasle da Errenteriako Udal antzerki tailerrean.
Comienza su formación en Zurriola ikastola y en el Taller de Artes Escénicas de Donostia. Trabaja en teatro con las compañias Pikor teatro y la Baldulfa. Tambien en la teleserie Goenkale y en los largometrajes "La casa de mi padre" y "cosmos". Tras ser becado por la diputación de Guipuzcoa en el 2009, se forma durante dos años en la London International School of performing Arts (LISPA).
Los últimos años trabaja en Badia eskola y como actor con la compañía Borobil en la Obra "Alibaba". Desde el 2012 es profesor en el taller municipal de Errenteria.
Ainara Gurrutxaga

Informazio zientzietan lizentziatua (EHU), Semiotika, komunikazio eta hizkuntzan masterduna (ILCLI Institute) eta Arte Eszenikoetan graduatua da (LISPA London International School of Performing Arts). Dejabu Konpainiaren sortzaileetako bat da.
Antzezle, zuzendari eta idazlea da. Dejabu konpainiaren antzezlan guztietan sortzaile. Aipatzekoak dira Gure bide galduak, Arrastoak eta Gizona ez da txoria. Azken honekin antzezle onenaren saria eskuratu zuen Subotica jaialdian.
Antzezle gisa Amaren eskuak (Mireia Gabilondo) film luzean eta Belarra (Koldo Almandoz) laburmetraietan protagonista gisa aritua da.
Antzerki irakasle gisa esperientzia zabala du. Besteen artean EHU, ADEL eta Dantzertin eskaini ditu antzerki tailerrak. Egun Labeako irakasle eta zuzendari pedagogikoetako bat da.
Zuzendaritza
Dirección

Dejabu Konpainia
DEJABU antzerki sortzailez osatutako konpainia oreretarra da. 2001ean Ainara Gurrutxagak eta Urko Redondok sortu zuten eta 2010. urtetik Miren Alcala gehitu zaie taldean. Kolektiboki hainbat antzezlan sortu dituzte azken urteetan, beti ere antzerki fisikoa eta txotxongilogintza ardatz hartuta.
Konpaniako kideek sormen prozesu guztian hartzen dute parte: idazketa, zuzendaritza, argiztapena, antzezpena eta abarretan. Errealitatea poetikoki adieraztea xede duen antzerkia da eurena.
2007an Londonen eginiko antzerki ikasketa-amaierako proiektu gisa 'Gizona ez da txoria' sortu zuten, eta 2009.ean antzezlan oso bilakatu zen. Hainbat sari jaso zituen ikuskizun hark –horien artean ACT sortzaile berrien jaialdian lan onenarena (2007) Bilbon, Pragan zuzendaritza onenarena (2010) eta Subotican antzezpen onenarena (2010)–.
'Azken portua' (2010), Artedrama eta LPTPekin elkarlanean sortutako 'Errautsak' (2010) eta 'Gure bide galduak' (2011) antzezlanak heldu ziren ondoren. Azken bi hauek Donostia Antzerki Saria eskuratu zuten, 2011 eta 2012an, hurrenez-hurren. 2013ean `Hamlet´ estreinatu zuten, berriz ere Artedrama eta LPTP euskal konpaniekin elkarlanean eta 2014ko udazkenean `Arrastoak´, publikoaren eta kritikaren harrera bikaina jasotzen ari den helduentzako antzezlana.
Sorreratik hezkuntzat berebiziko garrantzia izan du taldekideentzat. Batez ere antzezleen formakuntzara bideratutako ikastaroak eskaintzen ditu han hemenka taldeak, baina hezkuntzako profesionalekin ere esperientzia interesgarriak izan dituzte.
Antzerki Labea egitasmoarekin konpainiak herrian antzerki formakuntza garaikidea garatu nahi du, antzerki-pedagogia propio bat sortzearekin batera. Ikasketak euskaraz egiteko aukera eskaintzea ere konpainiaren xede nagusietako bat da.
Sustatzailea
Promotor
Errenteriako Udaleko Kultura Saila
Departamento de Cultura del Ayuntamiento de Errentería



